Bereizi ezina den jaietako binomioa; soka-dantzaz gozatu lehenbizi eta hamaiketako koxkorra egitea gero. Opari bikoitz hau ekartzen digu urtero Usurbilgo jaietako egun handi honek. Aurtengoa ez da salbuespena izan. Soka-dantza plazaratu dute lehenbizi udal ordezkari eta herritar talde batek udaletxeko plazan.
Ordurako plazan bertan lanean ziren baita Hurbilago, Usurbilgo ostalari eta merkatarien elkarteko kideak. Dantza ostekoa atondu eta sukaldatzen. Haragi eta txorizo egosi eder askoa batetik. Lore sortak bestetik. Hamaiketakoa eta loreak doan banatu baitituzte gaurkoan.
Sabela poz dutela atera dira Hurbilagoren hamaiketakora bertaratu direnak. Ondoko irudi bilduman ikus dezakezuenez, jende ilara luzea sortu du hitzorduak: