Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa urte hasieran desegin zenetik, ez ditugu ikusi berriz gaur arte. Herritarren prestasunari esker kaleratu dira festetako azken egunean erraldoiak. Kalez kale, lasterketa bat baino gehiago eginarazi dituen buruhandiekin eta goizetik herri hau esnatu duen dultzainero taldearekin batera.