Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Txapelketena, jaietako azken arratsaldea

Mus eta bola txapelketak, "auntoke" gaztetxoen arteko lehia, Gure Pakea Elkarteak antolaturiko igel eta toka saioak, Usurbilgo gizonezkoen arteko eskupilota txapelketen finalak... Jaietako azken orduak lehia bizian eman genituen.

Mus txapelketa
1-Aizpe-Txoko
2-Koldo-Torregarai
3-Eneko-Iñaki
4-Pako-Karlos

Toka eta igel txapelketak
Tradizio luzea dute Gure Pakea Elkarteak jaietan antolatu ohi dituen igel eta toka txapelketak. Uztailaren lehenean ospatu dira aurtengo edizioak, biak Artzabalgo zelai ederrean. Hemen dituzue txapeldunak:

Toka txapelketa:
1-Antonio Guadix.
2-Guillermo Tapia.

Igel jokoa:
1-Antonio Guadix.
2-Gurutze Gorriti.

Gizonezkoen arteko eskupilota txapelketako finalak
Eskuz binaka
Gazteak:
Xabier Lasa-Mikel Etxeberria (Tolosa) 22-6 Mikel Aranburu-Eneko Zalacain (Oiarpe)

Helduak:
Iban Garcia-Aaron Arbizu (Iruñea) 6-22 Xabier Santxo-Iosu Bergera (Usurbil)

Errifa zozketako zenbaki sarituak
-Zenbaki saritua: 3.032. Saritua: Luis Mari Irazusta. Saria: urdaiazpikoa.
-Zenbaki saritua: 2.970. Saritua: Lurdes Lizeaga. Seria: produktu otarra.