Haserrea eta nazka eragiten ari da, azken orduotan herrian arnastu den kiratsa

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 18a, 12:40
Artxiboko irudia.

Eta azken orduotako kiratsak beste behin, herritar batzuen begirada Atxegalde pareko Osinalde industriagunean finkatu du; Ucin enpresan.

Hala irakurri diogu "Xingola Usurbil" Twitterreko erabiltzaileari. Kiratsa arnastu beharrean aurkitu zen une berean sare sozialetan idatzi zuenez, " eta botagurea. Sukalde barruraino sartu da, jasanezina! Zeruan hodeiak, haize fina,...  Nondik? Betiko lekutik!".

Kaxkoko bizilagunak kiratsa jasanezina zela gaineratu du Twitter bidez. 
"Ezin balkoira atera! Leihoak itxi egin behar! Kaxkotik ari naiz, bai, herriko erdigunetik baina lasai, hemen ez da ezer gertatzen, dena ondo doa. Gora tximini berrien filtroak! Gora go aire garbia! Hau desgraziya!". Duela astebete ere antzeko gertakari baten berri eman zuen. Eta denboran atzera eginda, kiratsa sumatu den egunen zerrenda luzea da.

Udalak aspaldi egin zuen kiratsa sumatzean bertara, Udaltzaingora mezua helarazteko deia. "Xingola Usurbil" erabiltzaileak hala egin du ostegun goiz honetan, udal ingurumen sailera bideratuko dute gertakaria. Gaur goizean bertan beste Luis Atxega beste Twitter erabiltzaile batek, "laino grisa eta usainduna atera da. Haizearen norabideak Igeldo aldera eraman du...". 

Duela urtebete bezala
Orain justu urtebete, ondoko irudi ikusgarrien lekuko izan ginen. Herritar batek helarazi zituen NOAUA!ra. Ucin-eko keak literalki Atxegalde eta Kaxkoaren zati bat irentsi zituen. Biharamunean, "ez etsi, Ucin-i hortzak erakutsi" aldarripean elkarretaratzea egin zen Mikel Laboa plazan, herritar talde batek deituta.