UDARREGI IKASTOLA
9:00-12:30 HH-LH.
(DBHkoen ikasturte aurkezpena, irailaren 6an 11:00etan).
Informazio gehiago: udarregi.eus
LANBIDE ESKOLA
Irailaren 10ean hasiko dituzte klaseak, baina bezperan izango dute aurkezpena, ikastetxeko areto nagusian:
10:00 Erdi mailako zikloetako lehen ikasturteko ikasleentzat.
10:15 Goi mailako zikloetako lehen ikasturteko ikasleentzat.
10:30 Bigarren ikasturteko ikasleentzat.
16:00 Eskaintza partziala areto nagusian.
Informazio gehiago: 943 364 600 / lhusurbil.eus
AGINAGAKO ETA ZUBIETAKO ESKOLAK
Gipuzkoako Eskola Txikiek ere irailaren 9a (astelehena) dute 2019-20 ikasturtea abiatzeko eguna. Informazio gehiago: eskolatxikiak.eus
ZUMARTE MUSIKA ESKOLA
Ikastetxeekin batera, irailaren 9an abiatuko dute ikasturte berria Zumarte Musika Eskolakoek. Informazio gehiago, hemen: zumarte.eus .