#A10 hauteskundeak

#A10 Posta bidez bozkatzea eskatzeko epea zabalik

Ofizialki deituak dauden Espainiako Gorteak berritzeko azaroaren 10eko hauteskundeei begirako prestaketen prozesua martxan da. Zabalik da jada, posta bidezko bozka eskatzeko epea.

Correoseko bulegoan bideratu ahalko duzue eskaera urriaren 31ra arte. Eskaera bideratzeko zuen burua identifikatzeko dokumenturen bat aurkeztu beharko duzue; nortasun agiria, pasaportea, gidabaimena... Posta bidez bozkatu nahi duen herritarrak berak joan behar du eskaera egitera, gaixo ez bada behintzat. Kasu honetan, eta beharrezko baimendutako ziurtagiriarekin bere izenean beste pertsona batek egin ahalko du eskaera. Hemen posta bidez bozkatzeko epeen berri:
-Eskaerak aurkezteko epea: irailak 24-urriak 31.
-Posta bidezko bozka jasotzeko epea: urriak 28-azaroak 3.
-Posta bidez bozkatzeko epea: azaroaren 6ra arte.

Usurbildarrek, eta oro har gipuzkoarrek, sei ordezkari hautatu ahalko dituzte hauteskundeotan. Beste modu batera esanda, Gipuzkoa sei ordezkari politikok ordezkatuko dute Espainiako Gorteetan. Bada aldaketa nabarmen bat; gogoan izan Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeen errepikapena da azaroaren 10eko deialdia. Hauteskunde kanpaina "ofiziala" astebetera murriztu dute.

#A10 Hauteskundeak
-Irailak 24: Estatuko Aldizkari Ofizialak hauteskundeen deialdia argitaratu du.
-Urriak 15: hautagaien zerrendak argitaratuko dira.
-Urriak 18-22: hauteslekuetako mahaiak osatzeko (lehendakaria, bokalak eta ordezkoak hautatzeko) zozketak egingo dituzte udalek.
-Urriak 28-azaroak 3: posta bidezko bozka jasotzeko epea.
-Urriak 31: posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna.
-Azaroak 1-8: hauteskunde kanpaina.
-Azaroak 6: posta bidez bozkatzeko azken eguna.
-Azaroak 10: Espainiako Gorteak, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskundeak.
-Abenduak 5: Espainiako Gorteen osaera.