#A10 [Emaitzak] Mertxe Aizpurua buru duen EHBilduren hautagai zerrenda, Kongresuko hauteskundeetako bozkatuena

Noaua Aldizkaria 2019 aza 10 Usurbil

Bozken %100 zenbatuta, EHBildu nagusitu da Usurbilen. Apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako aurreko hauteskundeekin alderatuta, bozka kopuruan gora egin du koalizioak, baita Podemosek ere. Aldiz, boto kopuruan beherantz EAJ-k eta PSE-k. PP, Ciudadanos eta VOX hirukoteak izan duten babesa ere murriztu da, udaberriko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta.