#A10 hauteskundeak

#A10 Kanpaina hasierako Usurbilgo EHBilduren ekitaldia larunbatean frontoian

Kanpaina abiatzeko ekitaldia antolatu du Usurbilgo EHBilduk larunbat arratsalde honetan 19:00etan frontoian; argazki herrikoia atera eta koalizioaren Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Mertxe Aizpuruarekin topa egingo dute.

Ostegun gauerdian abiatu zen ohi baino laburragoa izango den azaroaren 10eko Espainiako Gorteak berritzeko hauteskunde kanpaina. Apirileko bozketen errepikapena izanda, astebeteko tartea baino ez dute izango eragile politikoek herritarren botoa eskatzeko.

Usurbilen momentuz, EHBildu kanpainako ekitaldiak antolatzen hasia da. Ostiraleko Artisau Azoka egunez, postua jarri zuten Mikel Laboa plazan, "Erabaki baietz!" kanpainako leloaren bueltan eta hautagaien irudiekin. Gogoan izan, EHBilduren Madrilgo Diputatuen Kongresurako zerrendaburua Mertxe Aizpurua Arzallus usurbildarra izango da.

Usurbilgo alkate ohia larunbat arratsalde honetan 19:00etan frontoian izango da, EHBilduk deitutako ekitaldian. Argazki herrikoia aterako dute eta topa egingo dute koalizioak Madrilgo Diputatuen Kongresurako hautatu duen Gipuzkoako zerrendaburuarekin.



Posta bidezko bozka ematea zabalik
Bederatzi egun barru ospatuko diren hauteskundeei begira; aurrez posta bidez bozkatzea eskatzeko epea atzo itxi zuten. Eskabidea garaiz tramitatu duzuenok, Correoseko bulegoan bozka dezakezue. Horretarako azaroaren 8ko arratsaldeko 14:00ak arteko tartea izango da.

Mahaikideen bilera
Guztira 72 lagun hautatu ziren, urriaren 17ko udalbatzaren ezohiko osoko bilkuran egin zuten zozketan. Azaroaren 10eko Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeak errepikatuko diren egunean, hauteslekuetan lan egitea egokitu zaizuenoi egunotan helduko zitzaizuen jakinarazpena Udaltzaingoaren eskutik.

Gogoan izan, 72 lagun hautatu dira; zortzi lehendakari eta 16 bokal, eta haietako bakoitzaren bi ordezko. Azkenean 24 lagun izango dira lan egin beharko dutenak azaroaren 10ean. Goizeko 8:00etarako egon beharko dute dagokien hauteslekuetan. Gunea bozketarako prestatu eta 9:00-20:00 artean, herritarren botoak bildu beharko dituzte. 20:00etatik aurrera zenbaketa lanak bideratu beharko dituzte.

Ohi bezala, azaroaren 10eko hitzorduaren aurretik, argibideak eskaintzeko bilera baterako deituko ditu Udalak udalbatza aretoan.

9 hautesleku
Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira azaroaren 10ean: haietako hiru Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan.

Zubietan bi mahai eratuko dira, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Bestalde, gogoan izan, posta bidez bozkatzea eskatzeko epeak zabalik segitzen du. Correoseko bulegoan bidera dezakezue eskabidea. 

HAUTESKUNDEETARAKO HURRENGO DEIALDIAK
-Urriak 28-azaroak 3: posta bidezko bozka jasotzeko epea.
-Urriak 31: posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna Correoseko bulegoan.
-Azaroak 1-8: hauteskunde kanpaina.
-Azaroak 8: posta bidez bozkatzeko azken eguna 14:00ak arte.
-Azaroak 10: Espainiako Gorteak, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskundeak.
-Abenduak 5: Espainiako Gorteen osaera.

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

1

1

 

B

JZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA NUM: 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)