#A10 hauteskundeak

#A10 Ohi bezala 9 hautesleku, datozen hauteskundeetan

Espainiako Gorteetarako behin-behineko hauteslekuen zerrenda argitaratu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. 6 eguneko alegazio epea zabalduko dute orain.

Azaroaren 10eko Espainiako Gorteetako hauteskundeak prestatzeko urrats berri bat eman da. Sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen behin-behineko zerrenda argitaratu du Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkari­tzak astelehen honetako (irailak 30) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Aurreko bozketa egunekin alderatuta, ez dago aipatzeko moduko aldaketarik. Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira: haietako hiru Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan.

Zubietan bi mahai eratuko dira, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Hauteskundeetarako mahaien zerrenda osoa gaur argitaratu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Behin-behineko zerrenda da. "Iragarki hau argitaratu eta ondorengo sei egunetan, hautesleek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte egindako mugaketaren aurka, Probin­tzi­ako Hauteskunde-Ba­tzor­dearen aurrean, bost eguneko epean horien gaineko ebazpen irmoa emango duelarik". Behin betiko zerrenda, "Internet bidez zabalduko du eta udale­txe­etan jendaurrean eraku­tsi­ko da, bozketaren aurreko hamar egunen barnean".

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

1

1

 

B

JZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA NUM: 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)



Posta bidez bozkatzea eskatzeko epea zabalik
Correoseko bulegoan bideratu ahalko duzue eskaera urriaren 31ra arte. Eskaera bideratzeko zuen burua identifikatzeko dokumenturen bat aurkeztu beharko duzue; nortasun agiria, pasaportea, gidabaimena... Posta bidez bozkatu nahi duen herritarrak berak joan behar du eskaera egitera, gaixo ez bada behintzat. Kasu honetan, eta beharrezko baimendutako ziurtagiriarekin bere izenean beste pertsona batek egin ahalko du eskaera. Hemen posta bidez bozkatzeko epeen berri:
-Eskaerak aurkezteko epea: irailak 24-urriak 31.
-Posta bidezko bozka jasotzeko epea: urriak 28-azaroak 3.
-Posta bidez bozkatzeko epea: azaroaren 6ra arte.

Usurbildarrek, eta oro har gipuzkoarrek, sei ordezkari hautatu ahalko dituzte hauteskundeotan. Beste modu batera esanda, Gipuzkoa sei ordezkari politikok ordezkatuko dute Espainiako Gorteetan. Bada aldaketa nabarmen bat; gogoan izan Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeen errepikapena da azaroaren 10eko deialdia. Hauteskunde kanpaina "ofiziala" astebetera murriztu dute.

#A10 Hauteskundeak
-Irailak 24: Estatuko Aldizkari Ofizialak hauteskundeen deialdia argitaratu du.
-Urriak 15: hautagaien zerrendak argitaratuko dira.
-Urriak 17: hauteslekuetako mahaiak osatzeko (lehendakaria, bokalak eta ordezkoak hautatzeko) zozketa, Udalak deituko duen ezohiko osoko bilkuran.
-Urriak 28-azaroak 3: posta bidezko bozka jasotzeko epea.
-Urriak 31: posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna.
-Azaroak 1-8: hauteskunde kanpaina.
-Azaroak 6: posta bidez bozkatzeko azken eguna.
-Azaroak 10: Espainiako Gorteak, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskundeak.
-Abenduak 5: Espainiako Gorteen osaera.