#A10 hauteskundeak

#A10 Hauteskunde kanpaina amaitzear

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 8a, 09:35

Posta bidez bozkatzeko epea itxi berri dute, hauteskunde kanpaina ere azken orduetan da. Bozketa egunerako bi egun baino ez. Azaroaren 10eko hauteskundeetarako prest da guztia.

72 mahaikide
Guztira 72 lagun hautatu ziren, urriaren 17ko udalbatzaren ezohiko osoko bilkuran egin zuten zozketan azaroaren 10eko hauteskundeetako hauteslekuetan lan egiteko; zortzi lehendakari eta 16 bokal, eta haietako bakoitzaren bi ordezko. Azkenean 24 lagun izango dira lan egin beharko dutenak azaroaren 10ean. Goizeko 8:00etarako egon beharko dute dagokien hauteslekuetan. Gunea bozketarako prestatu eta 9:00-20:00 artean, herritarren botoak bildu beharko dituzte. 20:00etatik aurrera zenbaketa lanak bideratu beharko dituzte.

9 hautesleku
Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira azaroaren 10ean: haietako hiru Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan.

Zubietan bi mahai eratuko dira, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Hautagai zerrendak
Hamabina alderdi aurkeztu dira Gipuzkoan igandeko Espainiako Gorteetako hauteskundeetara. Honenbestez, Diputatuen Kongresurako 12 hautagai zerrenda izango dira aukeran azaroaren 10ean. Beste hamabi Senaturako. Senatuaren kasuan ordea bozkatzeko modua desberdina izan ohi da; alderdi bereko edo desberdinetako hautagai bat, bi edo hiru aukeratu ahalko dira. 

Aipatu moduan, bi erakundeok berritzeko hamabina alderdi aurkeztu dira Gipuzkoan: EHBildu, PSE-EE-PSOE, EAJ-PNV, Aulki Zuriak (EB), Ciudadanos, Euskadiko Langileen Alderdi Komunista, PACMA, Elkarrekin Podemos, Recortes Cero-GV, Bidezko Mundurantz (PUM+J), PP eta VOX. Ondoko esteketan dituzue hautagai zerrenda guztiak:
Diputatuen Kongresurako hautagai zerrendak
Senaturako hautagai zerrendak

HAUTESKUNDEETARAKO HURRENGO DEIALDIAK
-Azaroak 1-8: hauteskunde kanpaina.
-Azaroak 10: Espainiako Gorteak, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskundeak.
-Abenduak 5: Espainiako Gorteen osaera.

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

1

1

 

B

JZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA NUM: 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)