#A10 hauteskundeak

#A10 Hauteskundeetarako mahaikideen zozketa eta ekonomia gaiak, udalbatzaren gaurko ezohiko osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 17a, 07:01

Udalbatzaren ezohiko osoko bilkura gaur (urriak 17) 18:00etan. Azaroaren 10eko Espainiako Gorteetarako bozketa eguneko hauteslekuetan lan egitea egokituko zaien mahaikideen zozketa egingo dute. Ekonomia gaiei helduko diete baita.

Azaroaren 10eko Espainiako Gorteetako bozketa eguneko hauteslekuetako mahaikideen (lehendakari, bokal eta ordezkoen) zozketa egiteko deitu da besteak beste, aipatu ostegun honetako udalbatzaren ezohiko osoko bilkura. Mahaikideen zozketan 72 lagun hautatuko dira. Hautatuoi udaltzaingoaren bidez helduko zaizue jakinarazpena, osoko bilkura osteko egunetan. Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira: haietako hiru Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan.

Zubietan bi mahai eratuko dira, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Bestalde, gogoan izan, posta bidez bozkatzea eskatzeko epeak zabalik segitzen du. Correoseko bulegoan bidera dezakezue eskabidea. 

UDALBATZAREN EZOHIKO OSOKO BILKURA
Eguna: urriak 17, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1.- 2019ko azaroaren 10ean ospatuko diren Hauteskunde Orokorretako mahaikideen zozketa.
2.- 2020rako Ordenantza Fiskalak hasieraz onartzea.
3.- 2018ko Kontu Orokorra onartzea.
4.- 2019ko aurrekontu exekuzioaren berri ematea.
5.-  Usurbilgo Udaleko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioko 41.1 puntuaren erredakzio berria.
6.- Galdera-eskaerak.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.