Bozken erdia (%48,80) jasota, Mertxe Aizpurua Arzallus Usurbilgo alkate ohia buru duen Gipuzkoako EHBilduren hautagai zerrenda izan da bozkatuena Usurbilen, amaitu berri den Espainiako Diputatuen Kongresuko hauteskunde egun honetan. Segidan, EAJ, bozken %22,58arekin. Atzetik Podemos eta PSE, ia bozka kopuruan berdinduta, %11ko babesaren bueltan.
Apirilaren 28ko aurreko hauteskundeekin alderatuta, PSE eta EAJ bozka kopuruan jaitsi egin dira. Aldiz, EHBilduk eta Podemosek gorantz egin dute.
PP, Ciudadanos eta VOX hirukoteak ere bozka kopurua galdu dute Usurbilen. Apirilaren 28ko hauteskundeetan guztira 163 bozka eskuratu zituzten. Gaurkoan 142 jaso dituzte. VOX-ek bozka kopuru bera, PP-k gorantz egin du eta Ciudadanosek aldiz beherantz.
DIPUTATUEN KONGRESUKO HAUTESKUNDEEN EMAITZAK
#A10
Errolda: 4.707 .
Parte hartzea: 3.272 (%69,51).
Abstentzioa: 1.435 (%30,49).
Baliogabeak: 12 (%0,37).
Zuriak: 14 (%0,43).
Bozken %100 zenbatuta:
EHBildu 1.591 (%48,80)
EAJ 736 (%22,58)
Podemos 382 (%11,72)
PSE 360 (%11,04)
PP 98 (%3,01)
VOX 24 (%0,74)
Cs 20 (%0,61)
PACMA 13 (%0,40)
EB 13 (%0,40)
ELAK/PCTE 5 (%0,15)
RECORTES CERO-GV 3 (%0,09)
PUM+J 1 (%0,03)
#A28
Errolda: 4.698.
Parte hartzea: 3.530 (%75,14).
Abstentzioa: 1.186 (%24,86).
Baliogabeak: 15 (%0,42).
Zuriak: 29 (%0,83).
EHBildu 1.545 (%43,95)
EAJ 819 (%23,30)
Podemos 502 (%14,28)
PSE 411 (%11,69)
PP 84 (%2,39)
Cs 55 (%1,56)
PACMA 26 (%0,74)
VOX 24 (%0,68)
EB 11 (%0,31)
ELAK 7 (%0,20)
Recortes 0 2 (%0,06)
PUM+J 0.
Apirilaren 28ko hauteskundeetako emaitzak: