#A10 hauteskundeak

#A10 Hauteskunde kanpainaren hasierak posta bidez bozkatzea eskatzeko epe amaierarekin bat egingo du

Azaroaren 10eko Espainiako Gorteak berritzeko hauteskunde eguna hurbiltzen doa. Ostegun hau duzue posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna. Gauerdian abiatuko da bestalde hauteskunde kanpaina. Oraingoan astebete izango dute eragile politikoek herritarron bozka eskatzeko.

Ostegun hau duzue, azaroaren 10eko Espainiako Gorteak berritzeko hauteskunde egunari begira posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna. Correoseko bulegora gerturatuta bideratu ahalko duzue eskaera. Gogoan izan, eskaera bideratzeko zuen burua identifikatzeko dokumenturen bat aurkeztu beharko duzue; nortasun agiria, pasaportea, gidabaimena... Posta bidez bozkatu nahi duen herritarrak berak joan behar du eskaera egitera, gaixo ez bada behintzat. Kasu honetan, eta beharrezko baimendutako ziurtagiriarekin bere izenean beste pertsona batek egin ahalko du eskaera.

Eskaera aurreko asteetan egin duzuenok, posta bidez bozkatzeko beharrezko dokumentazioa jaso ahala, modalitate honetan botoa emateko aukera izango duzue azaroaren 8ko 14:00ak arte. Hemen posta bidez bozkatzeko epeen berri:
-Eskaerak aurkezteko epea: irailak 24-urriak 31.
-Posta bidezko bozka jasotzeko epea: urriak 28-azaroak 3.
-Posta bidez bozkatzeko epea: azaroaren 6ra arte.

Hauteskunde kanpaina abiatzear
Dagoeneko finkatuak daude ohiko tokietan, ostegun gauerdi honetan bertan abiatuko den hauteskunde kanpainako panelak. Deialdi honetara aurkeztu diren eragile politikoek herritarrei bozka eskatzeko kartelak jartzeko txoko propioa izango dute. Apirilaren 28ko hauteskundeen errepikapena izanik, oraingoan astebetera murriztu dute kanpaina.

Mahaikideak hautatuak
Guztira 72 lagun hautatu ziren, urriaren 17ko udalbatzaren ezohiko osoko bilkuran egin zuten zozketan. Azaroaren 10eko Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeak errepikatuko diren egunean, hauteslekuetan lan egitea egokitu zaizuenoi egunotan helduko zitzaizuen jakinarazpena Udaltzaingoaren eskutik.

Gogoan izan, 72 lagun hautatu dira; zortzi lehendakari eta 16 bokal, eta haietako bakoitzaren bi ordezko. Azkenean 24 lagun izango dira lan egin beharko dutenak azaroaren 10ean. Goizeko 8:00etarako egon beharko dute dagokien hauteslekuetan. Gunea bozketarako prestatu eta 9:00-20:00 artean, herritarren botoak bildu beharko dituzte. 20:00etatik aurrera zenbaketa lanak bideratu beharko dituzte.

Ohi bezala, azaroaren 10eko hitzorduaren aurretik, argibideak eskaintzeko bilera baterako deituko ditu Udalak udalbatza aretoan.

9 hautesleku
Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira azaroaren 10ean: haietako hiru Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan.

Zubietan bi mahai eratuko dira, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Bestalde, gogoan izan, posta bidez bozkatzea eskatzeko epeak zabalik segitzen du. Correoseko bulegoan bidera dezakezue eskabidea. 

HAUTESKUNDEETARAKO HURRENGO DEIALDIAK
-Urriak 28-azaroak 3: posta bidezko bozka jasotzeko epea.
-Urriak 31: posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna Correoseko bulegoan.
-Azaroak 1-8: hauteskunde kanpaina.
-Azaroak 8: posta bidez bozkatzeko azken eguna 14:00ak arte.
-Azaroak 10: Espainiako Gorteak, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskundeak.
-Abenduak 5: Espainiako Gorteen osaera.

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

1

1

 

B

JZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA NUM: 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)