#A10 hauteskundeak

#A10 Hauteskundeetarako mahaikideen zozketa, udalbatzaren osteguneko ezohiko osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 15a, 09:27

Azaroaren 10eko Espainiako Gorteetarako hauteskunde egunez, hauteslekuetan lan egitea egokituko zaien mahaikideen zozketa egingo dute, ostegunerako (urriak 17) 18:00etan deitu den udalbatzaren ezohiko osoko bilkuran.

Azaroaren 10eko Espainiako Gorteetako bozketa eguneko hauteslekuetako mahaikideen (lehendakari, bokal eta ordezkoen) zozketa egiteko deitu da besteak beste, aipatu udalbatzaren ezohiko osoko bilkura. Mahaikideen zozketan 72 lagun hautatuko dira. Hautatuoi udaltzaingoaren bidez helduko zaizue jakinarazpena, osoko bilkura osteko egunetan. Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira: haietako hiru Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan.

Zubietan bi mahai eratuko dira, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Bestalde, gogoan izan, posta bidez bozkatzea eskatzeko epeak zabalik segitzen du. Correoseko bulegoan bidera dezakezue eskabidea. 

UDALBATZAREN EZOHIKO OSOKO BILKURA
Eguna: urriak 17, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1.- 2019ko azaroaren 10ean ospatuko diren Hauteskunde Orokorretako mahaikideen zozketa.
2.- 2020rako Ordenantza Fiskalak hasieraz onartzea.
3.- 2018ko Kontu Orokorra onartzea.
4.- 2019ko aurrekontu exekuzioaren berri ematea.
5.-  Usurbilgo Udaleko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioko 41.1 puntuaren erredakzio berria.
6.- Galdera-eskaerak.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.

HAUTESKUNDEETARAKO HURRENGO DEIALDIAK
-Urriak 17: hauteslekuetako mahaikideen zozketa, udalbatzaren ezohiko osoko bilkuran.
-Urriak 28-azaroak 3: posta bidezko bozka jasotzeko epea.
-Urriak 31: posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna Correoseko bulegoan.
-Azaroak 1-8: hauteskunde kanpaina.
-Azaroak 6: posta bidez bozkatzeko azken eguna.
-Azaroak 10: Espainiako Gorteak, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskundeak.
-Abenduak 5: Espainiako Gorteen osaera.