Ohi denez, 2020. urtean ere Espainiako eta erlijio ospakizunei lotutako 12 jai egun ofizial izango ditu Gipuzkoak. Jai egun hauei Gipuzkoa osorako lan eguna ez den beste bat batu behar izaten da; orain arte bezala, uztailaren 31, San Ignazio Eguna izango da. Baita udalerri bakoitzak erabakitako jai eguna ere. Usurbilgo Udaleko udalbatzak aurreko legealdi amaieran aho batez erabaki zuen, 2020. urteko jai eguna uztailaren 2a izango dela, herriko festetako egun nagusia.
Honenbestez, hemen 2020. urterako izendatuak dauden jai egun ofizialen egutegia:
— Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
-Uztailaren 2a, Usurbilgo jai eguna.