Sutegi atariak bildu ditu herri mugimendu guztion mahaiak. "Xua Gurasoekin Etxera" herri plataformak abian duen sinadurak biltzeko mahaia jarri du. Sinadura eman nahi baduzue, helbide honetan sartuta babestu dezakezue "Xua Gurasoekin Etxera" manifestua: https://www.change.org/p/eskubideak-orain-xua-gurasoekin-etxera
Gogoan izan, osteguneko osoko bilkuran herri ekimenaren mozioa onartu zuela udalbatzak aho batez.
Erraustegiaren ikerlanerako "crowdfounding"-a azken txanpan
Zubieta Lantzenek abian du erraustegiaren kutsagaiak ikertzeko azterlana. Oilategietako ikerlanari, azken asteotan ama-esnearen ingurukoa batu zaio. Egitasmo honen gastuak finantzatzeko 13.000 euro bildu nahi zituzten gutxienez, sarean abian duten "crowdfounding" kanpainaren bidez. Azaroaren lehen egun honetarako 13.420 euro jasoak zituzten. Baina laguntza gehiago beharko da. Internet bidezko crowdfounding kanpaina azken txanpa da. Igande goizera arte egin ditzakezue diru ekarpenak. Bestela Zubieta Lantzenen kontu zenbakian:
-Web orria: vkm.is/erraustegiarenkontrola
-Zubieta Lantzen elkartearen kontu zenbakia: ES45 2095 5069 06 1064132086.
Gure Eskuren Tripontzia
Azken aldian atera dituzten kamiseta eta bestelako materialarekin batera, erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimendua Euskal Herri mailako Gure Eskuk antolaturiko Tripontzia zozketarako txartelak saltzen hasiak dira beste urte batez. 94.000 euro daude jokoan, 2020ko urtarrilaren 21ean egingo den zozketarako. Datozen asteotan, herrian egingo diren ekitaldietan aurkituko dituzue Gure Eskuren bolondresak boletoak saltzen. Informazio gehiago: tripontzia.eus