[IRUDITAN] Leioak irabazi du giza proba txapelketa, bi plaza egiteko bi zinta faltan

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 1a, 19:33

Arratsaldeko bostetan hasi dute euripean giza proba. Lasuen, Txorierri eta Leioa lehiatu dira 180 kiloko harriarekin. Azkenean, Leioak irabazi du proba plaza bat, 10 zinta eta 2,07 metrorekin. Lasuen izan da lehenengoa orduerdiko probari heltzen. Eurite handiarekin egin behar izan dute proba osoa. Ondoren, Txorierrik hartu du lekukoa. Ateri egin dute beren orduerdia, ia bi plaza egitea lortuta. Azkenik, Leioa atera da plazara eta denborarik onena egitea lortu du.

Sailkapena

Leioa: Plaza 1, 10 zinta eta 2,07 metro

Txorierri: Plaza 1, 9 zinta eta 2,18 metro

Lasuen: Plaza 1, 3 zinta eta 2,10 metro