[Kulturaldia] Orbel jauzia ikuskizun paregabean bilakatu dute herriko dantzariek

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 9a, 11:04

Azken aldian mimo handiz prestaturiko ikuskizuna eskani du bart Orbeldi Dantza Taldeak Sutegin.

NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan izan da. Euskal dantza tradizionaletan oinarrituriko ikuskizun paregabea eskaini zuten. "Udazkena heldu da eta hostoen antzera lurreratu gara. Basoa guretzat hartu dugu, lurraren jabe egin gara. Haizearen norabideak eramango gaitu bazter guztiak ezagutzera, eguzkiak errealitatea erakusten digun arte". Hortxe bart Orbeldik plazaraturiko emanaldiaren ildoa.

Aurretik, Sutegi sarreran, dantza taldekoek Ibai Arrietaren argazkiekin hornituriko 2020ko egutegiak saltzen aritu ziren Orbeldikoak.

NOAUA!ren Kulturaldia hasi baino ez da egin, adi datozen hitzorduei!