20 langabetu gehiago urrian

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 20a, 10:03

Gorantz egin du langabetu kopuruak urrian Usurbilen. Irailean baino 20 langabetu gehiago, guztira 230 zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak joan den hilabetean.

20 langabetu gehiago urrian Usurbilen, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren azken datuen arabera. Irailaz geroztik nabarmen igo da bereziki emakumezko langabetu kopurua, 118tik 136ra. Gizonezkoena, 92tik 94ra. 

Gorakada txiki bat eman da baita Buruntzaldeko langabetu kopuruan, irailean 2.902 langabetu zenbatu zituzten, 12 gehiago urrian. Aldiz, 551 gehiago Gipuzkoan; irailean 29.714 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, urrian 30.265.

Kontratazioa kasik iraileko datuetan mantendu da. Irailean 432 kontratu erregistratu ziren Usurbilen, bi gutxiago urrian. Ia denak, 393 aldi baterako, eta 346 zerbitzuen sektorean. Emakume langabetu gehiago egon arren, gizonezko gehiago kontratatu ziren urrian; 223 eta 207 emakumezko.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko urria
Usurbil: 230.     Buruntzaldea: 2.914.    Gipuzkoa: 30.265.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 94.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 28.
45 urtetik gora: 57.
 

Emakumezkoak: 136.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 63.
45 urtetik gora: 63. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 31.
Eraikuntza: 19.
Zerbitzuak: 160.
Aurretik lanik gabe: 15. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 601.
Astigarraga: 263.
Hernani: 833.
Lasarte-Oria: 769.
Urnieta: 218.
Usurbil: 230.
Guztira: 2.914. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.265.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 430.
Aldi baterakoak: 393 (204 gizonezko, 189 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 346.
Sexuaren arabera: 223 lan kontratu gizonezkoenak, 207 emakumezkoenak.