Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa 18:00etan liburutegian

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 20a, 08:38

Sutegik hilabete honetarako antolatu duen ipuin kontaketa saioetan bigarrena gaur (azaroak 20) 18:00etan; Pello Añorgarekin.

Urriaren 23ko Liburutegiaren Nazioarteko Egunaren harira, Sutegiko liburu arteko aulki eta mahaien bueltan, txoko ezberdinak girotu zituen antolatu zuten ekimen asteak. 

Ekitaldiz beteriko egunok igarota, ipuin kontalarien zikloari ekin dio azaroan liburutegiak. Hiru saio programatu dituzte asteotarako. Lehenengoa Lur Usabiagak eskaini zuen duela astebete. Gaur, Sutegik aspaldiko laguna duen Pello Añorgaren txanda:

Liburutegiaren ziklo berria
Azaroak 20, asteazkena
18:00 
Pello Añorgaren saioa HH5-ekoentzat.

Azaroak 27, asteazkena
18:00 
Ana Galarragaren saioa 6 urtetik gorakoentzat. Zientzia oinarri dituzten kontakizun bitxiak eta esperimentu bitxiak izango ditugu".

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.