Ekitaldiz ondo hornitua dator, 2020ko Euskaraldira begirako Euskararen Eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 21a, 12:09

Abenduaren 3ko Euskararen Eguna, Euskaraldiko estreinako edizioaren lehen urtemugan dator, eta bigarren edizioaren atarian. Argi denez, Euskaraldia oso presente izango du 2019ko Euskararen Egunak. Ekimen eskaintza zabalaren bueltan ospatuko da Usurbilen eta Aginagan.

Hain zuzen Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den herritar taldeak, eragile gehiagorekin elkarlanean ekimen asteburua iragarri du azaroaren 29tik abenduaren 3ra. Xiberoko lagunek, ekainean Usurbilen ospaturiko maskaradaren irudi proiekzioa eskainiko digute. Haurrentzako zinea izango da Sutegin, Demode Quartet Aginagan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Oiardo Kiroldegian, ikastetxeetan ekitaldiak...

Kantu Taldekoen jira ere ekimenon artean egokitu da. Haien eskutik, herriko gune desberdinetan Euskaraldiko lagunek antolatu duten ekimenerako ekarpenak bilduko dira. Azaroaren 30ean hain zuzen, euskaltzaleen sarea osatuko da frontoi inguruan, herritarren iazko Euskaraldiko bizipenekin eta 2020ko Euskaraldirako desioekin. Sare hau osatzen laguntzeko, adi aste honetako NOAUA! aldizkariari. Bizipen eta desiook idazteko txartel bana jasoko duzue. Txartel horietan desio eta bizipenok idatzi eta hilaren 30ean frontoiko sare horretan zintzilikatu ahalko dituzue zuzenean, edo aurrez, herriko gune desberdinetan jarriko diren kaxetan.

Sare hau mezuez hornitzen joan ahalko gara azaroko azken larunbat osoan zehar, iluntzean Askatasuna plazan herriko artixtek eskainiko duten emanaldira arte. Poesia, dantza, kantua, antzerkia... lantzen duten sortzaile usurbildarren ikuskizunean mezuotako hainbat irakurriko dira.  

EUSKARAREN EGUNA, 2020KO EUSKARALDIRA BEGIRA
AZAROAK 29, OSTIRALA
19:30 Ekainean ospatu zen Maskarada Eguneko irudien proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Bideoa, Urdiñarbeko Maxkarada ardatz hartuta, Usurbil eta Urdiñarberen arteko harremanak bizirik jarraitzen duela erakusten duen euskarria izango da. Herritar ezberdinek ere bertan parte hartuko dute".
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Euskaraldia taldea eta Xiberoko lagunak.


AZAROAK 30, LARUNBATA
12:00etatik aurrera Usurbilgo frontoian egun osoz: "Sare batean herritarrek pintza eta paper zatiez baliatuta, Euskaraldiari lotutako beren desio eta bizipenak zintzilikatuko dituzte".
Antolatzailea:Euskaraldiko taldea.

12:30 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. Desio eta bizipenen sarea hornitzeko herriko gune desberdinetan jarritako kaxak biltzera abituko dira kantuan.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

18:00 Demode Quartet taldearen "Epa txiki" haurrentzako ikuskizuna Aginagako Eliza Zaharrean. 
Zehaztasunak:"«Epa Txiki!» 50 minutuko ikuskizun musikala da, koreografia dibertigarriz, umorez eta betiko klasiko euskaldunen bertsioz jositakoa, eta haurrei zuzentzen zaie, baina zenbait lagun-keinu egiten dizkie handienei".
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Euskaraldiko taldea eta Antxomolantxa Elkartea.

19:30 Herriko artixten “Usurbildarrak daukate” emanaldia Askatasuna plazan.
Zehaztasunak: "Herriko artixtek “Usurbil” gaia ardatz hartuta, emanaldi bikaina eskainiko dute: antzerkia, dantza, musika, olerkiak...".
Antolatzaileak: Herriko artixtak eta Euskaraldiko taldea.



ABENDUAK 1, IGANDEA
11:30
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Bizi dantzan" ikuskizun berria Oiardo Kiroldegian.
Sarrerak: aurrez 7 eurotan Bordatxon, Lizardin eta NOAUA!n. 8 eurotan egunean bertan 10:30etatik aurrera Oiardo Kiroldegian salgai.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Euskaraldiko taldea.

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: "Maya erlea, ezti jokoak".
Sinopsia: "Bueltan dugu Maya burrunbaria! Maya erle gogotsuak hanka sartu du Buzztropolisko enperatrizarekin eta bat egin beharko du intsektu errebeldeen talde batekin ezti-jokoetan lehiatzeko eta beraien erregina eta erlauntzeko kideak salbatzeko. Mayaren taldearen aurkari nagusiak, Buzztropolisko taldeak, Violeten gidaritzapean, ez dizkio gauzak batere erraz jarriko, ahal duen guztia egingo baitu, baita tranpak ere, hai irabazteko. Has daitezela Ezti-jokoak!".
Sarrera: 3 euro, egunean bertan.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.

18:00 "Zoaz bake santuan" antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean. 
Sarrerak: 5 eurotan aldez aurretik Arrate tabernan. Egunean bertan ere salgai izango dira.
Antolatzaileak:Aginagako San Praixku Guraso Elkartea eta Euskaraldiko taldea.



ABENDUAK 3, ASTEARTEA
Euskararen Eguna Aginagako eta Zubietako Eskoletan eta Udarregi Ikastolan.
-Aginagako eskola:
“Ikasleek, gurasoek eta irakasleek, beraientzat euskarazko hitz politena dena aukeratu eta denon artean hormairudia sortuko dugu. Euskarako abestiekin jolasak egingo ditugu”.
-Udarregi Ikastola:
9:30-11:00 Eguraldiak laguntzen badu, LH-koen kalejira buruhandiekin.
12:10-12:30 LH-koen kantu saioa; eguraldiaren arabera, Mikel Laboa plazan edo frontoian. 

Egunean zehar, HH, LH eta DBH-ko ikasleen hamaika ekintza ikastola barruan.
Oharra: behin behineko egitaraua, aldaketak egon daitezke.



ABENDUAK 4, ASTEAZKENA
19:00 Hitzaldia Potxoenean: “Euskararen Jai Hotsa”.
Hizlaria: Josu Urrejola.
Zehaztasunak: "Euskararen jatorria, euskararen jaiotza eta adina,  zer da "Izena eta izana",  arnasaren eragina euskeran, euskeraren antzekotsak (onomatopeiak), euskeraren hitzerroak, euskera ez idatzia, generoa euskeran,  aditzak euskeran, bertsolaritza, abestiak eta dantza euskeran".