Plaza, itxuraz berritua datorren biharko 21. Erle Egunerako prest

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 23a, 11:16

Hogei edizioren ondotik, itxuraz berritua dator igande honetan (azaroak 24) ospatuko den 21. Erle Eguna. Plaza, urteko hitzordu gozoenerako prest du antolakuntzak.

Erle Lagunak taldekoak larunbat goiz honetan aritu dira apaintzen, biharko 21. Erle Egunerako plaza. Ondoko irudietan duzue. Postuen egitura prest da, frontoiko ezkerraldeko horman esekia erleak protagonista izango dituen jaialdiko murala eta prest baita sabaitik zintzilik ondo bilduak, urteko hitzordu gozoenerako protagonistak. Adi, itxuraz berritua dator igandeko 21. Erle Eguna. Bihar ikusiko dituzue Jokin Eizagirre herritarrak eginiko sortze lanak.

Erakusketa, postuak, ezti txapelketak... Denetarik eta denontzat ohi bezala biharko jaialdi gozoa:

21. ERLE EGUNA
Azaroak 24, igandea
09:00-10:00
Ezti eta gozogintza bilketa.
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...), postuetako salmenta, marrazki erakusketa, bideoak Sutegin. Euskal Herriko XXI. Ezti lehiaketa eta gozogintza lehiaketa.
13:30 Erleek beraiek ekarritako sari-banaketa: Ezti Lehiaketako irabazleak/Gozogintzako irabazleak/  Marrazki erakusketa. Ezti desberdinen dastaketa
Antolatzailea: Erle Lagunak.