Mendizaleentzako ikastaro eta irteera hurrengo astean

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 4a, 11:00

GPS eta orientazio ikastaroa eta Andatzan barrena ibilaldia eta bazkaria antolatu ditu Andatza M.K.K.-k hurrengo asterako, abenduaren 10erako eta 15erako hurrenez hurren. Izen ematea aurrez bideratu beharko da.

GPS eta orientazio ikastarorako abenduaren 6a baino lehen eman beharko da izena. Andatzako mendi buelta osteko bazkarirako abenduaren 11 baino lehen:

ANDATZA M.K.K.-ren EKINTZAK
Abenduak 10, asteartea
19:00 
GPS eta orientazio ikastaroa DYA-k Munalurran duen egoitzan. Doan.
Izen ematea: abenduaren 6ra arte andatzamkk@gmail.com helbidean.
Oharrak:
-Bakoitzak bere GPSa ekar dezake.
-Plaza kopuru mugatua.

Abenduak 15, igandea
8:00 
Mendi irteera Andatzan barrena, Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
Ibilbidea: 20 kilometro (Uxue Trail luzea).
Ondoren, bazkaria Patri jatetxean.
Izen ematea: abenduaren 11ra arte andatzamkk@gmail.comhelbidean.
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Andatza M.K.K.-k antolaturiko txangoetan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egiteko aukera eskaintzen du mendizale taldeak.

Informazio gehiago: andatza.com / andatza@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.