Herriko odol emaileen bilkura igandean

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 7a, 08:15

Abenduaren 8an ospatuko dute urtero moduan Usurbilgo odol emaileek, haien egun handia. Bazkaritarako bilduko dira Atxega Jauregian. Bertaratu nahi duenak izena eman dezala aurrez: 619 125 644 (Mari Jose), 943 363 102 (Agustina), 943 370 723 (Maite).

Oria Behea eskualdeko odol emaileen elkarteek urtero urria amaieran antolatzen duen topaketaren ostean bilduko dira berriz herriko odol emaileak igande honetan (abenduak 8). 25, 40, 50, 75 eta 100 aldiz odola eman duten herritarrak omendu zituen urria amaieran Urnietan, hain zuzen, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak antolaturiko hitzorduan. Tartean, 100 aldiz odola ematera heldu diren herritarrak.

Oria Beheko eskualdeko odol emaileak omendu zituzten Urnietako Oianume jatetxeko bazkarian. Eskualde honen baitan dira, Aia, Andoain, Anoeta, Berastegi, Villabona, Ereñozu, Hernani, Ibarra, Irura, Lasarte-Oria, Orio, Tolosa, Urnieta eta Usurbilgo odol emaileak. Urtero herri bakoitzari egokitzen zaio ekitaldia antolatzea. Aurten Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteari zegokion.

Omenduen artean usurbildarrak ziren noski. Bertaratu ziren usurbildarren argazkia duzue albiste honi atxikia merezitako oroigarriekin. Omenduak gehiago izan ziren:

-Odola 25 aldiz eman dutenak: Xabier Iribar Zapirain, Francisco Ramon Pagola Goldaracena, Antton Pagola Goldaracena, Joseba Undiano Korta, Iñigo Villafafila Eizagirre.

-Odola 40 aldiz eman duten emakumeak: Lourdes Azanzazistroke Maioz, Koro Azkue Mendizabal eta M. Soledad Unanue Izagirre.

-Odola 50 aldiz eman duten gizonezkoak: Iñaki Rekondo Etxeberria-Berreiarza.

-Odola 75 aldiz eman duten gizonezkoak: Juan M. Etxeberria Yarza.

-Odola 100 aldiz odola eman duten gizonezkoak: Jose Mari Argote Aizpurua, Manuel Begiristain Azurmendi.