"Zumarte Usurbilgo Musika Eskola errauskailuaren gaia dela eta, gure ikasleen, gurasoen eta lankideen osasunaz arduratuta dagoenez eta horren inguruan ostiralean egingo den manifestazioari oztopo gutxien jartzeko asmoz, Musika Eskolak kontzertua ordu erdiz atzeratuko du, beraz, ostiraleko kontzertua 19:30tan hasiko da".
Emanaldia soilik ez, aurrez egingo dituzten entsegu saioak ere ordu erdiz atzeratuko direla ohartarazi dute musika eskolatik. "Gabonak iristen ari dira eta horregatik abenduaren 13an (ostirala) gabonetako kontzertu polita eskainiko dugu. Bertan Lezoko T.G.L.U.M.E eta Usurbilgo Zumarte M.E. eskusoinu taldeak eta Zumarte Musika Eskolako abesbatzak hartuko dute parte".
GABONETAKO KONTZERTUA
Eguna: abenduak 13, ostirala.
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Entseguak:
17:15 DBHko ikasleak.
17:30 Ertaina LH 5-6.
17:45 Txikiak LH 3-4 (bi taldeak batera ).
18:00 Talde GUZTIAK batera.
18:10 Helduak.
Egitaraua:
ESKUSOINU TALDEA (LEZOKO TOMAS GARBIZU M.E eta ZUMARTE M.E)
– Angel´s…………………………………………………..………….. Robbie Williams
Bakarlaria: Maddi Zuloaga
– Nino Bravo kontzertuan………………………………….……. Manuel Calero
– Sarri sarri…………………………………………………………… Kortatu
Zuzendaria: JOXEAN ANDUAGA PERMACH
ZUMARTE-TXIKI ABESBATZA
– Izar barri bat……………………………………………..……….. Sabiño L. de Gereño
– Non geratzen den denbora…………………………………… M. Urdangarin
ZUMARTE ABESBATZA-A
– Hear the wind………………………………………………..….. Emily Crocker
– Din dan don………………………………………………………. Josu Elberdin
ZUMARTE ABESBATZA-B
– When I close my eyes………………………………………… Jim Papoulis
– Kanpai soinu, zilar doinu……………………………….…. Mold.: Joxean Goikoetxea
ZUMARTE GAZTE ABESBATZA
– Hymne a la Nuit……………………………………….…..… Jean Phillipe Rameau
– Oi Betlheem…………………………………………………… Aita Donostia
ABESBATZA GUZTIAK
– Aurtxo Maite………………………………………………….. Tomás Aragüés
Zuzendaria: ANTONI JORQUERA BORDONAU
Informazio gehiago: zumarte.eus
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.