Errauskailua, presoak edota mikromatxismoak, datozen Usurbilgo 5. Gazte Topaketen ahotan

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 11a, 11:09
Abenduaren 26an eta 27an izango dira 5. Gazte Topaketak. Argazkia: Ernai Usurbil.

Ernai Usurbilek abenduaren 26 eta 27rako 5. Gazte Topaketak iragarri ditu. Mikromatxismoak, jai ereduak, errauskailua, herriko presoen egoera edota gazte mugimendua izango dituzte hizpideen artean. 

Hausnarketa edota solasaldiokin batera elkartasun afaria ere antolatu dute Aitzaga Elkartean eta presoei gutunak idazteko txokoa ere egokituko dute. "Gazte(r)ria eraiki!" aldarripean, hemen Ernai Usurbilek plazaratu duen egitarau zehatza:

USURBILGO 5. GAZTE TOPAKETAK
Abenduak 26, osteguna
11:00 Betaurreko Moreak: Mikromatxismoak.
17:00 Jai ereduak: "Jaia bai, borroka ere bai! Ereindako haziak loratzen".

Abenduak 27, ostirala
11:00 Gazteok errauskailuaren aurrean zer?
17:00 Ernai: nondik gatoz, nora goaz.
20:00 Xua, Patxi eta Olatzekin etxera! Gazte solasaldia.
Ondoren, elkartasun afaria AItzagan.

Oharrak:
-Saio guztiak Potxoenean izango dira eta elkartasun afaria Aitzaga Elkartean.
-Presoei gutunak idazteko txokoa egongo da:
Olatz Lasagabaster Anza
Centro Penitenciario Valencia III (Madres)
Apartado 1002, 46220 Picassent

Patxi Uranga Salbide
Centro Penitenciario Valencia III
Apartado 1002, 46220 Picassent

Antolatzailea: Ernai Usurbil.