Bazkidetza kanpaina eta Mirotzen omeneko eskubaloi txapelketa, Usurbil K.E.-ren urte amaierako hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 19a, 09:17
Iazko Mirotzen omeneko eskubaloi txapelketa amaierako sari banaketan atera zuten talde argazkia.

Abenduaren 28rako antolatu du Usurbil K.E.-k, Mirotzen omeneko infantilen 12. eskubaloi txapelketa. 2020. urtera begira bestalde, bazkidetza kanpaina iragarri du Usurbil K.E.-k.

Bazkide izanez Usurbil Kirol Elkartea lagundu nahi duenak kontra.usurbilke@gmail.com helbidera idatzi eta izen ematea eskatzen dute eskubaloi taldeen bilgunetik. Hori eginda, "gu jarriko gara zurekin harremanetan", iragarri dute. 

Iragarri dutenez, "urteko 20 euroko laguntza ematea litzateke". Ordaindutako kuota honen truke, "Usurbil K.E.-ren bazkideentzat egiten diren zozketetan parte hartuko duzu, faseetarako bidaietarako deskontuak lortuko dituzu, salgai jartzen den erropan deskontuak izango dituzu,... eta garrantzitsuagoa dena, gazteen garapenean egiten den lanaren laguntzaile izango zara. Beraz, animatu eta eskerrik asko aldez aurretik".

Mirotzen omeneko txapelketa
2008ko irailean zendutako gaztean omenez, hamabigarren ediziora heldu den infantilen arteko 12. eskubaloi txapelketa ospatuko abenduaren 28an, egun osoz, Oiardo Kiroldegian:

Eguna: abenduak 28, larunbata.
Ordutegia: 9:00-20:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Infantil nesken txapelketa
Parte hartzaileak:
Usurbil K.E., Basauri ET, Anaitasuna, Bera Bera, Tolosa C.F., Aiala ZKE.
Partiden ordutegiak:
9:00 Usurbil KE-Tolosa CF
10:00 Bera Bera-Aiala ZKE
11:00 Anaitasuna-Tolosa CF
12:00 Basauri ET-Bera Bera
13:00 Usurbil KE-Anaitasuna
14:00 Aiala ZKE-Basauri FT
16:00 5. eta 6. postuak
16:20 4. eta 3. postuak
18:40 Finala

Infantil mutilen txapelketa
Parte hartzaileak:
Usurbil K.E., Basauri ET, Anaitasuna, Bera Bera, Tolosa C.F., Amenabar ZKE.
Partiden ordutegiak:
9:30 Usurbil KE-Tolosa CF
10:30 Bera Bera-Amenabar ZKE
11:30 Anaitasuna-Tolosa CF
12:30 Basauri ET-Bera Bera
13:30 Usurbil KE-Anaitasuna
14:30 Amenabar ZKE-Basauri ET
16:40 5. eta 6. postuak
18:00 3. eta 4. postuak
19:20 Finala

20:00 Sari banaketa.

Oharra: partidu bakoitza 12 minutuko bi zatiez izango dira, tartean minutu bateko atsedenaldia.

Antolatzailea: Usurbil K.E., FTE, Euskal Eskubaloi Federazioa, Usurbilgo Udala.