Espainiako "La Vuelta" txirrindularitza proba Usurbildik igaroko da abuztuaren 18an

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 19a, 08:48
Aurreko urteetan Euskal Herriko Itzulia igaro izan da Usurbildik.

Irunen hasi eta Eibarko Arraten amaituko den Espainiako "La Vuelta" txirrindularitza probako etapetako batek (169,5 kilometroko luzeera duen laugarren etapak) Usurbil zeharkatuko du abuztuaren 18an.

Espainiako "La Vuelta" txirrindularitza probako antolakuntzak 2020ko edizioko xehetasunak aurkeztu ditu. Bereziki iberiar penintsulako ipar partea zeharkatuko duen 75. edizioa abuztuaren 14an Herbehereetan abiatuko da Utrecht-en. Lehen hiru etapak (tartean, erlojuz kontrako taldekako proba) osatuta, handik zuzenean Euskal Herrira dator abuztuaren 18an. Laugarren etapa hain zuzen, Irunen hasi eta Arrate gainean amaituko da. Ibilbide horretan "La Vuelta"k Usurbil zeharkatuko du. Etapako 26. kilometroa izango da herri hau.

169,5 kilometroko etapa, aipatu moduan Irunen hasiko da. Gero Orereta eta Donostia aldera joko du. Handik Usurbil aldera etorriko dira txirrindulariak. Gero Orio aldera joango dira. Eta handik Zumaia, Azkoitia, Zumarraga, Udanako portua, Oñati, Kanpazarreko gaina, Eibar, Soraluze eta Karabieta gaina zeharkatuko dituzte. Arrate gainan izango dute kokatua helmuga.

Abuztuaren 14an hasi eta irailaren 6an amaituko den 75. "La Vuelta", 8 etapa izango ditu lautadan, mendi erdiko 6 etapa, mendiko 5 etapa, erlojuz kontrako banakako proba bat, beste bat taldekakoa eta aste horietan guztietan zehar, hiru atseden egun. Informazio gehiago: lavuelta.es