Aldaketarik ez 2020ko jai egunetan, Usurbilgoa uztailaren 2an

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 2a, 09:11

Espainiako nahiz erlijioari lotutako ospakizunei lotutako jai egunak izango ditugu nagusiki estreinatu berri dugun hilabetean. 12 jai egun guztira. Hamahirugarrena udalerri bakoitzak berea hautatu izan du; Usurbilgo Udalak ohi denez uztailaren 2a jai egun izendatzea erabakia du. 

Ohi denez, 2020. urtean ere Espainiako eta erlijio ospakizunei lotutako 12 jai egun ofizial izango ditu Gipuzkoak. Jai egun hauekin batera, Gipuzkoa osorako lan eguna ez den beste bat hautatu behar izaten da; orain arte bezala, uztailaren 31, San Ignazio Eguna izango da. Baita udalerri bakoitzak erabakitako jai eguna ere. Usurbilgo Udaleko udalbatzak aurreko legealdi amaieran aho batez 2020. urteko jai eguna uztailaren 2a izatea erabaki zuen, herriko festetako egun nagusia alegia. 

Honenbestez, hemen 2020. urterako izendatuak dauden jai egun ofizialen egutegia:
— Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
— Urtarrilaren 6a, Errege eguna.
— Martxoaren 19a, San Jose.
— Apirilaren 9a, Ostegun santua.
— Apirilaren 10a, Ostiral santua.
— Apirilaren 13a, Pazko astelehena.
— Maiatza­ren 1a, Langileen eguna.
-Uztailaren 2a, Usurbilgo jai eguna.
— Uztailaren 25a, Santiago apostolua.
— Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
— Urriaren 12a, Pilarreko Ama Birjinaren eguna.
— Abenduaren 8a, Sor­tzez Garbiaren eguna.
— Abenduaren 25a, Eguberri eguna.