Erregeen etorreragatik astebete atzeratuko dute haurrentzako hileroko film proiekzioa

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 3a, 11:08

Urtarrilaren 12ra atzeratuko dute Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak, negu parteko haurrentzako zine zikloaren baitan hilabete honetan eskainiko duten haur eta gaztetxoei zuzenduriko film proiekzioa. 

Azarotik martxora hileroko lehen igande arratsaldeak haur eta gaztetxoenak izaten dira Sutegiko auditorioan, Usurbilgo Udalak Ziortza Gazte Elkartearekin antolatu ohi duen euskarazko film proiekzioekin. Urtarrilekoa izatez igande honetan, hilaren 5ean egokitzen da. Baina dakizuenez ordea, erregeak datoz Usurbila. Meltxor, Gaspar eta Baltasarri egingo zaien harrera tarteko, antolatzaileek astebete atzeratzea erabaki dute, haur eta gaztetxoentzako euskarazko zine proiekzioa.

Urtarrilaren 12ra hain zuzen. Ohiko ordu eta tokian, 17:00etan Sutegiko auditorioan eskainiko den datorren ikus-entzunezkoa "Pirata arratoia" izango da. 

HAURRENTZAKO FILM PROIEKZIOA: "PIRATA ARRATOIA" 
Eguna: urtarrilak 12, igandea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: "Kontuz arratoi piratarekin! Bide lapurren artean gozo zaleena… Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen duen bidaiari guztien janaria lapurtzen du bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egitenduen arte. Julia Donaldsonek sortutako primerako istorio dibertigarria".
Sarrera: 3 euro, egunean bertan.
Nori zuzendua: 3 urtetik gorakoentzat.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.