Gure Pakea Elkarteko zuzendaritza berritzekoak dira, gaurko urteko bilkura nagusian

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 17a, 08:22

2019ko balantzea egin eta aurrera begira jarriko duen urteko bilkura nagusia deitu du ostiral honetarako (urtarrilak 17) Gure Pakea Elkarteak 18:30etan Artzabalen. 700 bat bazkide dituen bilguneko zuzendaritza berritu asmo dute.

Usurbilgo Gure Pakea Elkarteak urteko bilkura nagusia deitua du gaurko (urtarrilak 17) arratsaldeko 18:30etan Artzabalen. Eginiko jardueren errepasoa egin asmo dute, urteko kontuan aurkeztu eta onestearekin batera. Aldaketa unea biziko dute gainera. Elkarteko zuzendaritza berritzekotan dira gaurko bilkuran.

GURE PAKEAREN URTEKO BATZAR OROKORRA
Eguna: urtarrilak 17, ostirala.
Ordua: 18:30.
Tokia: Artzabal.
Gai zerrenda:
1-Aktaren irakurketa.
2-Egindako jarduerak.
3-Urteko kontuen aurkezpen eta onespena.
4-Zuzendaritza batzordeko partaideen berritzea (Lehendakaritza bereziki).
5-Galderak eta eskariak.

Deitzailea: Gure Pakea Elkartea.