Harrera ezinhobea izan du, Kattalin Minerrekin liburutegian antolaturiko irakurketa-solasaldiak

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 22a, 19:46

Sutegi udal liburutegiak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin-bilduma ikuspegi feminista batetik aztertu dute Kattalin Miner kazetari eta idazlearekin.

Talde ederra batu da asteazken iluntze honetan 19:00etan Sutegi udal liburutegian. Liburutegiak berak Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailarekin irakurketa-solasaldia antolatu du. Eider Rodriguezen “Bihotz handiegia” ipuin-bilduma aztertu dute, ikuspegi feminista batetik. Hitzordura gonbidatu dute Kattalin Miner kazetari eta idazlea.

Amelia Tiganusen hitzaldiari lotutako erakusketa
Sexu indarkeria neoliberalismoan eta honi aurre egiteko estrategia feministak hartu zituen ahotan Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistako kide eta ekintzaile feminista ezagunak, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak eta M8 taldeak urtarrilaren 17an Sutegin antolatu zuten hitzaldian. Hitzaldiaren harira prostituzioaren gaia ikuspuntu ezberdinetatik jorratzen duten liburuen erakusketa egokitu du egunotan udal liburutegiak.

Artze omentzeko erregistro liburua eta erakusketa Sutegin
Bigarren urtemuga honetan ere Artze oroitu eta omentzeko aukera izan da Sutegi udal liburutegian antolatu duten erakusketatxoari eta erregistro liburuari esker.