2020/02/06 17:00

Ikastaroa

"Gatazka eraldaketarako aukera" tailerra

Udarregi Ikastolaren eraikin gorria, Usurbil

Ordua: 17:00.
Tokia: Udarregi Ikastolaren eraikin gorria.
Zehaztasunak: "Tratu onez ari garenean, badirudi momentu gatazkatsuek ez daukatela lekurik eta tentsio uneak desagertzen direla. Baina ez da horrela. Pertsonon arteko harremanetan gatazkak ematen dira, saihestezina da. Familian, helduen eta haur nahiz nerabeen artean ere ematen dira, eta hauei aurre egiteko baliabide falta izaten da batzuetan". Gatazkari beste begirada batetik heldu nahi zaio, eta eraldaketarako gako batzuk eman, familiei zuzenduriko tailer honetan. 
Informazio gehiago: udarregi.eus
Antolatzaileak: Udarregi Ikastola, Arremanitz eta Usurbilgo Udala.