Ate irekien eguna larunbatean, matrikulazio epea zabaltzear duten Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 24a, 09:27

Larunbat goizeko 10:30etan jangelan finkatu dute, Udarregi Ikastolaren azpiegiturak eta proiektua barnetik ezagutzeko aukera eskainiko duen Ate Irekien Eguna.

2020-21 ikasturtera begira dira jada ikastetxeak. Urtarrilaren 27an zabalduko dute ikasturte berrirako matrikulazio epea, otsailaren 7ra arte. Udarregi Ikastolaren kasuan, aldez aurretik, hilaren 25ean (larunbata) Ate Irekien Eguna antolatu dute, goizeko 10:30etan eraikin berriko jangelan. "Bertan, ikastolaren ezaugarriak eta funtzionamendua azalduko dira eta instalazioetan zehar ibiliko gara, ikastola ezagutzeko asmoz. Zatoz gure ikastola ezagutzera!", luzatu dute gonbita Udarregitik. 

Aipatu moduan, astelehenean, hilaren 27an zabalduko dute matrikulazio epea Udarregi Ikastolan, eta Aginaga zein Zubietako Eskoletan.

Aginagako Eskola 
Erriberako Kalea 7, 09:30-16:30 artean
Tlf: 943 372 044
Fax: 943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
aginaga.eskolatxikiak.org

Zubietako Eskola
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org

Udarregi Ikastola
943 361 216
udarregi.eus