Urteko lehen kantu-jira larunbatean

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 24a, 09:39

Kantu zaleak plazaratzeko tartea ate joka dugu! 2020ko lehen kantu-jira ospatuko da larunbatean (hilak 25). 12:30etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Adi, bidean datorkigun Santa Ageda bezperarako ere kantu saio gehiago iragarri baitira.

Hilabeteko azken larunbat honetan plazara itzuliko dira Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoak kantu-jirarekin. Datorren hitzordua, hilaren 25ean, 12:30etan Mikel Laboa plazan. Kantu-liburuxka hartuta plazara abestera irteteko aukera izango du edonork.

11 urte bete dituen Kantu Taldearen asteroko hitzordua gogoan izan; astelehenero biltzen segiko dute, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. 

Larunbateko kantu-jiraren ostean, otsailaren 4ko Santa Ageda bezperako kantu eskeak helduko zaizkigu. Ikastetxeek kalejira bana antolatu dute, baita Kantu Taldeak ere:

Santa Ageda bezperako eskea
Otsailak 4, asteartea
KANTU TALDEA

19:00 Agate Deunaren bezperako kopla saioa herrian zehar.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

IKASTETXEAK
AGINAGAKO ESKOLA
14:30 Santa Ageda eskean irtengo dira Aginagako Eskolako kideak.

UDARREGI IKASTOLA
14:30 DBHko ikasleak herrian zehar ibiliko dira.
15:00 Udarregi Ikastolako kideak kalez kale irtengo dira abestera.
16:00 Ikasleak frontoian elkartuko dira.

ZUBIETAKO ESKOLA
10:45 Santa Ageda eskean irtengo dira Zubietako Eskolatik.