Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

9 hautesleku, datozen hauteskundeetan

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 17a, 09:19

Eusko Legebiltzarreko apirilaren 5eko hauteskunde egunerako behin-behineko hauteskundeetarako Sekzio, hautekunde-Mahai eta hauteslekuen behin-behineko zerrenda argitaratu du astelehen honetako (otsailak 17) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak

Ez dago aldaketarik. Aurreko deialdien ildotik, apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen egunerako sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen behin-behineko zerrenda argitaratu du Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkari­tzak astelehen honetako (otsailak 17) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira inguruotan: haietako hiru Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan.

Zubietan bi mahai eratuko dira, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Hauteskundeetarako mahaien zerrenda osoa gaur argitaratu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Behin-behineko zerrenda da. "Iragarki hau argitaratu eta ondorengo sei egunetan, hautesleek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte mugaketa horren aurka Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzarraren aurrean, eta honek bost eguneko epean horien gaineko ebazpen irmoa emango du. Hautesle-Erroldaren Bulegoak Sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen behin-betirako zerrenda Internet bitartez zabalduko da eta Udaletxeetan jendeaurrean erakutsiko da, bozketaren aurreko hamar egunen barnean".

Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak ohartarazi duenez, "sekzio bakoitzean sartzen diren kale-izendegiko tarteak kontsultagai daude Hautesle-Erroldaren Bulegoko Ordezkaritza Probintzialean, Donostiako Jose Maria Soroa Kaleko 23 zenbakian kokaturikoa".

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

1

1

 

B

JZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)



#A5 Hauteskundeak
-Otsailak 11: Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitzeko dekretua argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.
-Otsailak 11-martxoak 26: posta bidez bozkatzea eskatzeko epea (atzerrian bizi direnek martxoaren 7ra arte).
-Otsailak 26-martxoak 2: hautagai zerrenden aurkezpena hauteskunde batzordeetan.
-Martxoak 7-11: hauteslekuetako mahaiak osatzeko kideen zozketak.
-Martxoak 10: hautagai zerrenden argitaratzea.
-Martxoak 16-29: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek beharrezko dokumentazioa jasoko dute.
-Martxoak 20-apirilak 3: hauteskunde kanpaina.
-Apirilak 4: hausnarketa eguna.
-Apirilak 5: hauteskunde eguna.