2020 mar 10 Usurbil
Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak apirilaren 5erako deituak dauden Eusko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeetarako hautagai-zerrendak argitaratu ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, astearte honetan. Usurbilgo udalbatzako kide izan diren udal ordezkari hainbat aurkitu ditugu EHBildu, PSE eta Aulki Zuriak eragile politikoen zerrendetan. Egungo zinegotzi bat ere bai.