Duela lau urteko hauteskundeotara aurkeztu zirenak baino bi gehiago dira; 2016an 11 izan ziren Eusko Legebiltzarra berritzeko hitzorduan lehiatu ziren hautagai-zerrendak. Aipatu moduan, oraingoan bi gehiago aurkeztu dira martxoaren 2ra arte finkatua zegoen epearen baitan. Hurrenkera honetan aurkeztu dira:
1.- EUSKAL HERRIA BILDU Federazioa (EH BILDU)
2.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA- PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)
3.- EUSKADIKO ALDERDI SOZIALISTA EUSKADIKO EZKERRA PSE-EE (PSOE)
4.- ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA (PACMA)
5.- LIBRES POR EUSKADI (LxE)
6.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB / AZ)
7.- BIDEZKO MUNDURANTZ POR MUNDO MÁS JUSTO PUM+J
8.- EQUO BERDEAK – VERDES EUSKADI
9.- VOX (VOX)
10.- PP+Cs (PP+Cs)
11.- UNIÓN CRISTIANO DEMÓCRATA ESPAÑOLA (UCDE)
12.- ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-AHALDUGU/EZKER ANITZA-IU)
13.- RECORTES CERO-SOLIDARIA-LOS VERDES (Recortes Cero-LV-S)
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde batzordeek martxoaren 9an, datorren astelehenean aldarrikatuko dituzte apirilaren 5eko hitzordura begira aurkeztu diren hautagai-zerrendak. Biharamunean, hilaren 10ean argitaratuko ditu, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariak (EHAA).
#A5 Hauteskundeak
-Otsailak 11: Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitzeko dekretua argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.
-Otsailak 11-martxoak 26: posta bidez bozkatzea eskatzeko epea (atzerrian bizi direnek martxoaren 7ra arte).
-Otsailak 26-martxoak 2: hautagai zerrenden aurkezpena hauteskunde batzordeetan.
-Martxoak 7-11: hauteslekuetako mahaiak osatzeko kideen zozketak.
-Martxoak 9: hauteskunde egunez hauteslekuetako mahaietarako herritarrak hautatzeko zozketa, 18:00etako ezohiko udalbatzarrean.
-Martxoak 10: hautagai zerrenden argitaratzea.
-Martxoak 16-29: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek beharrezko dokumentazioa jasoko dute.
-Martxoak 20-apirilak 3: hauteskunde kanpaina.
-Apirilak 4: hausnarketa eguna.
-Apirilak 5: hauteskunde eguna.