Guztira aipatu moduan, 72 dira hauteskunde egunez lan egitea egokituko zaien herritarrak, lehendakariak, bokalak eta haien ordezkoak aintzakotzat hartzen baditugu. Lehendakari eta bokal bakoitzak bina ordezko izango dituzte. Azkenean ordea, 24 lagun izango dira lan egitea egokituko zaienak. 8 izango baitira apirilaren 5ean osatuko diren hauteslekuak: 3 Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, seigarrena Zubietako Lanbide Eskolan (Usurbil aldean bizi diren zubietarrentzat) zazpigarrena Santuenea Elkarteko egoitzan eta azkena, Aginagako Eskolan.
Bederatzigarrena Zubietako Eskolan kokatuko dute, Donostia aldean bizi diren zubietarrentzat. Kasu honetan, Donostiako Udalak ere zozketa egina du. Esteka honetan klikatuta kontsulta daiteke norberari egokitu ote zaion edo ez, mahaikide izatea: Donostiako Udala.
Mahaikide izatea egokitu zaienei alegazioak aurkezteko aukera izango dute Donostialdeko Hauteskunde Batzordean. Bideotatik jar zaitezkete hartuemanetan:
Teresa de Calcuta plaza 1 (Atotxa)
943 000 728 / Faxa: 943 000 702
alegaciones-JuntaElectoral-Donostia@justizia.eus
Posta bidezko bozka
Martxoaren 26ra arteko tartea zabaldu da posta bidez bozkatzea eskatzeko Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuak daudenen kasuan. Eskaria norberak egin behar du, gaixo ez bada behintzat. Kasu honetan, eta beharrezko baimendutako ziurtagiriarekin bere izenean beste pertsona batek egin ahalko du eskaera.
Tramitazioa egoki egiten dutenek, martxoaren 16tik 29ra jasoko dute posta bidez bozkatu ahal izateko beharrezko dokumentazio guztia. Eta dokumentazioa jaso ahala itzuli ahalko dira Correoseko bulegora posta bidez bozkatzera.
Udalerria
|
Barrutia |
Saila |
Azpisaila |
Mahaia |
Letrak |
Hauteslekua
|
Hauteslekuaren Helbidea |
USURBIL |
1 |
1 |
|
A |
AI |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
USURBIL |
1 |
1 |
|
B |
JZ |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
USURBIL |
1 |
2 |
1 |
A |
AZ |
KULTUR ELKARTEA |
SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA) |
USURBIL |
1 |
2 |
2 |
B |
AZ |
HERRI IKASTETXEA |
ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA) |
USURBIL |
1 |
3 |
1 |
A |
AI |
HAUR ESKOLA |
KALEZAR |
USURBIL |
1 |
3 |
1 |
B |
JZ |
HAUR ESKOLA |
KALEZAR |
USURBIL |
1 |
3 |
2 |
C |
AZ |
LANBIDE-ESKOLA |
ZUBIETA 9 |
USURBIL |
1 |
4 |
|
U |
AZ |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
DONOSTIA |
6 |
12 |
2 |
B |
AZ |
ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA |
LEARRITZA 52 (ZUBIETA) |
#A5 Hauteskundeak
-Otsailak 11: Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak deitzeko dekretua argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.
-Otsailak 11-martxoak 26: posta bidez bozkatzea eskatzeko epea (atzerrian bizi direnek martxoaren 7ra arte).
-Otsailak 26-martxoak 2: hautagai zerrenden aurkezpena hauteskunde batzordeetan.
-Martxoak 7-11: hauteslekuetako mahaiak osatzeko kideen zozketak.
-Martxoak 10: hautagai zerrenden argitaratzea.
-Martxoak 16-29: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek beharrezko dokumentazioa jasoko dute.
-Martxoak 20-apirilak 3: hauteskunde kanpaina.
-Apirilak 4: hausnarketa eguna.
-Apirilak 5: hauteskunde eguna.