Inauteri Festa 2020

Dultzaineroekin heldu eta Txiribiton eta Ziripoten erritmora dantzan aritu dira HH-koak

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 21a, 12:56

Udarregi Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak dantza batean heldu dira Usurbilgo frontoira, dultzaineroekin. Pilotalekuan, zaku koloretsuak soinean euskal abesti anitzen erritmora dantzatu dute.

Naturaltasuna darie, musika sentitu bezala dantzatze dute. Eta bertaraturikoen txalo zaparrada jasotzen dute. Udarregi Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek ekarri digute inauteri giroa herri erdigunera. Irakasleak dultzaina jotzen jarri eta ikastola frontoiarekin lotu duen kalejira koloretsuarekin lehenik.

Pilotalekuan dantza anitz eskaini dituzte, lagun berriekin, "Txiribiton eta Ziripot" abestia dantzatu dutenean ondoko irudiotan ikusi dezakezuenez. Euskal abesti eta dantza ugari plazaratu dituzte, soinean zaku koloretsuak jantzita zeramatzen HH-ko ikasleek.