Martxoaren 8ko ekimenen testuinguruan, “jada maitasunagatik sufritzen ez duten emakumeak: autoestimua eta autozaintza feminista” tailerra antolatu du Udalak Coral Herrerarekin Potxoenean. Erdarazkoa izango den saiorako izen ematea doan, bideotatik egin ahalko da: parekidetasuna1@usurbil.eus/ 943 377 110.
Martxoaren 28an izango da tailerra, 9:00-14:00 artean. Baina goizeko saioa betetzen bada 15:00-20:00 artean bigarren bat egitea aurreikusten da.
"Maitasunak jada erasaten ez dituen emakumezkoak: autoestimu eta autozaintza feminista. Tailer honetan autoestimua, norbere buruaren ezagutza eta ahalduntze pertsonal zein kolektiboa landuko ditugu. Gure burua gehiago eta hobeto maitatzen ikasiko dugu, eta maitasunaz gozatu ahal izateko oinarriak zaintzen. Tresnak garatuko ditugu berdintasunezko bikote osasuntsuak sortzeko, tratu txar zein indarkeria orotik aske. Bakardadeaz, eta bizitzeko eta menpekotasun emozionalari aurre egiteko sare afektiboek duten garrantziaz ariko gara".
Iaz, "maitasun erromantikoaz" aritu zen
Coral Herrera (Madril, 1977). Giza zientzia eta komunikazioan doktorea, genero ikuspegitik giza zientzien inguruko gaien ikertzaile eta idazle ezaguna da. Ez da Usurbila datorren lehen aldia. Iaz, "maitasun erromantikoaz" aritu zen aretoa bete zuen Udarregi Ikastolako jangelan. Solasaldi haren bezperatan elkarrizketatu zuen aldizkari honek. Esteka honetan duzue elkarrizketa: Coral Herrera.