"Baloreak" koreografia, igande eguerdirako proposamena

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 4a, 11:57

Konfinamendua konfinamendu, Dantza Eguna ospatzeko deia zabaldu du Orbeldi Dantza Taldeak. Biharko ekitaldian protagonistak umeak izango diren arren, helduak ere dantzan jarri nahi dituzte. Bideo honetan duzuen proposatu duten koreografia: Baloreak izeneko abestiaren dantza. 

“Dantza Taldeko LH 5-6. mailako ikasleek asmatu zuten koreografia", Orbeldikoek adierazi digutenez.  "Iazko Santo Tomas egunean aurkeztu genuen jendaurrean”. ikasleak ez ezik, etxeko guztiak "gonbidatu nahi ditugu parte hartzera, bakoitzak ahal duen moduan, balkoietan nahiz etxe barruan dantza eginez”. Igande honetan, eguerdiko 12:30ean.

Erlazionatuak