Koronabirusa

Bingoa Kale Nagusian

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 13a, 08:46

Konfinamendu garai honetan, Artzabalen ezer ez eta festa nagusi izaten dela aipatu genuen aurreko batean. Udaletxe paretik San Inazioko errotondara bitarteko kale zatian umoretsu dabiltza egunotan. Apirilaren 9an mozorro festa egin zuten, 10ean kantu-jira, 11n bingoa eta disko-festa... Gaur berriro arituko dira bingoan. 20:00etako txaloen ondoren hasiko da jokoa!

Kale Nagusiko bizilagun batek egin du ondoko irudi muntaia eta Maider Ruizek igorri digu. Eskerrik asko!