Sortuz, bakardadea isolatuz

300 herritar baino gehiago erakarri ditu akrosport ekimenak

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 18a, 10:51

Etxeko txikienei omentzeko eguna abian da Usurbilen! Hementxe duzue lehen ekitaldia. Zirimarakoen deialdiari erantzunez, akrosport ekimenean parte hartzen agertzen diren 300etik gora usurbildarren irudiekin Ibai Arrietak osatu duen proiekzioa.

Soinketa akrobatikoa da akrosport-a. Bi lagun edo gehiagoren gorputzekin egitura ezberdinak sortzean datza. Oreka, indarra, eta elkarlaguntza ezinbestekoak dira egiturok osatzerakoan.

Hilabetez konfinatuta, etxetik irten ezinik daramaten haurren jarrera eredugarria eskertu eta omentzeko larunbat honetarako Usurbilgo Udalak Artixten Taldearekin eta eragile gehiagorekin elkarlanean antolatu duten Umeen Eguneko lehen hitzordua genuen akrosport-a. 

Uneotan kalean egin ezin denez, zera eskatu da egunotan; norberak taldean etxean akrosport egitura bat osatu, argazkia atera eta bidaltzea. 300etik gora irudi bidali dituzue. Guraso eta seme-alabak elkarlanean, ariketa akrobatikoak eginez agertzen diren argazki guztiokin proiekzioa osatu du Ibai Arrietak. Youtuben ikusgai duzuena jada, edota baita albiste honi atxikitako bideoan.

Abian da etxeko txikien festa handia! NOAUA! bidez nahiz sare sozialetatik jarraitu ahalko da. Helbideotan:
https://www.facebook.com/usurbilgoartixtak/
https://www.instagram.com/sortuzbakardadeaisolatuz/?hl=es

Haurren Eguna, egitaraua

Apirilak 18 larunbata
10:30
Akrosporteko irudien proiekzioa eta murala. Jarraian, leihoak apaintzeko eskulanak.
12:30 Mozorro-musika festa leihoetan. Bazkaria, umeek aukeratutako menua.
17:00-19:00 Kamioi ibiltaria, lip-dub erraldoia. Jarraian, ipuin kontalaria eta zunba saioa.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Kartelaren egilea: Intza Salsamendi.