Zehaztasunak: maiatzaren 1era arte, Bloke Gorria formazio zikloa antolatu du Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak. Astero gai bat landuko dute. Apirilaren 19tik 26ra "apustu etxeak" hartuko dituzte ahotan. Honako egitaraua antolatu dute:
-Apirilak 20, astelehena: gaiari lotutako bideo laburra.
-Apirilak 22, asteazkena: gaiaren inguruko testua.
-Apirilak 24, ostirala: gaiaren inguruko dokumentala.
Oharra: horrekin batera, “drive bidezko liburutegi bat ere egongo da!”, iragarri dute.
Hemen duzue lotura: https://docs.google.com/document/d/17c6VIb2SPbY5TkZAU869BtyRkMXBG3iEk5bc3wUGCbA/edit?usp=drivesdk