Udajolas 2026 - Informazio orokorra

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 31

Udajolas, Usurbilgo 4-12 (HH3-LH6) urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako euskarazko udalekua da. Astelehenetik ostiralera izaten da, uztailaren 6an hasi eta uztailaren 30ean amaituko da, goizeko 9:30-13:30 ordutegiarekin. Ostegunetan irteerak egiten dira eta udalekua egun honetan 16:30ean bukatzen da.

Udajolasen helburua Usurbilgo haurrei zein gazteei euskarazko aisialdi eskaintza egokia (hezitzailea eta baloreetan oinarritua) bermatzea da, gure hizkuntza den euskararen normalizazioa bultzatzeko.

Izena emateko epea: Apirilaren 16tik apirilaren 27ra (biak barne).

Izena emateko lotura: https://labur.eus/ekpgerlm

Kuota(*): 135€ arrunta eta 114,75€ Familia Ugariak.

(*) Horrez gain, errentaren araberako hobariak aplikatuko dira, aurrez udalak onartutako ziurtagiria aurkeztuta. Hobariak dituztenek ondorengo kuotak ordaindu beharko dituzte:

Onartutako hobaria

KUOTA arrunta hobariarekin

Familia Ugariaren KUOTA hobariarekin

% 50

67,50€

57,37€

% 75

33,75€

28,68€

% 90

13,50€

11,47€

 

Ordainketa: Laboral Kutxako kontu honetan egin behar da, eta garrantzitsua da UDAJOLAS eta HAURREN IZEN -ABIZENAK adieraztea.

ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontua)

 

Izena ematerakoan bidali (elkartea@noaua.eus helbidera) beharrezko dokumentuak:

  • Ordainketa agiria.
  • Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia.
  • Familia Ugarien kasuan, Familia Ugarien txartela edo Familia Liburuaren kopia.
  • Hobarien kasuan, udalak aurrez emandako ziurtagiria.

 

Oharrak:

  • Apirilaren 27a da izena emateko azken eguna. Epez kanpoko izen-ematerik ez da onartuko.
  • Informazio gehiago elkartea@noaua.eus helbidean edo 688 807 336 telefono zenbakian.
  • Guraso-bilera, ekainaren 23an (asteartea) izango da Sutegiko auditoriumean, arratsaldeko 17:00etan.