"Etxealditik Euskaraldira"

'Elkano: lehen mundu bira' eta 'Gartxot' filmak, noaua.eus web orrian ikusgai

Noaua Aldizkaria 2020ko api. 29a, 15:32

TOKIKOM eta EiTBren arteko lankidetza hitzarmenari esker, eta 'Etxealditik Euskaraldira' ekimenaren barruan, ETBk, tokiko telebistek eta noaua.eus web orrialdeak aldi berean eskainiko ditugu Elkano, lehen mundu bira eta Gartxot filmak. 

Gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera Elkano, lehen mundu bira filma eskainiko dugu. Sakatu irudian agertzen den botoian eta filma ikus ahal izango duzu, EiTBri esker.

 

'Elkano, lehen mundu bira', 16:00etan ikusgai

Sinopsia: Elkano, lehen mundu bira animaziozko luzemetraia da eta historiako abentura zirraragarri bat du oinarrian, 1519an Sevillan hasi eta hiru urte beranduago toki berdinean amaitu zen bidaia zirkularra. Abentura hark mundua borobila zela frogatu zuen lehenengo aldiz gizateriaren historian. 1519an, 240 gizon atera ziren Sevillatik 5 itsasontzitan. Soilik batek lortu zuen bueltatzea hilzorian zeuden 18 gizonekin batera. Gaztelako erreinuak finantziatutako espedizio hartako protagonista nagusiak Fernando de Magallanes portugaldarra eta Juan Sebastian Elkano izan ziren, misioa amaitzea lortu zuen itsasgizona, alegia.

 

'Gartxot' filma, 21:00etatik aurrera ikusgai

Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendu zuten Gartxot, konkista aitzineko konkista (2011) animaziozko filma. Arturo Kanpionen “Itzaltzuko bardoa” du oinarri eta musika Benito Lertxundirena da. XII. mendean, Nafarroan girotzen da Gartxot filma.