Koronabirusa

Garbigunea asteburuetan ere zabalik

Noaua Aldizkaria 2020ko mai. 27a, 08:00

Azkenean bai; astelehenetik ostiralera soilik ez, asteburuetan ere zabalik izango da Atalluko Garbigunea, San Marko Mankomunitatetik jakinarazi dutenez. "Berrerabiltzeko eremua ere irekiko dute, eta garbiketa eta mantentze lanak egiteko, ohi baino 15 minutu beranduago irekiko dituzte, eta ohi baino 15 minutu lehenago itxi", ohartarazi du Udalak.

Covid19-aren ondorioz etenda geratu zen etxeko hainbat hondakin kudeatzeko zerbitzu gunea maiatzaren 4an ireki zuten ohiko ordutegian. "Garbiguneko arduradunak aforoa une oro kontrolatuko du segurtasun distantziak mantentzen direla ziurtatzeko eta jende-pilaketak saihesteko", Mankomunitatetik adierazi dutenez.

Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzua ordutegi honetan dago zabalik:
-Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00 /16:00-19:00.
-Larunbatak: 9:00-13:30.

Etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko San Markoren furgoneta ibiltariiaren zerbitzuak etenda segiko du. San Marko Mankomunitatearen zerbitzuen gaineko argibide gehiago bideotatik jaso daiteke: 
943 214 977
zerbitzuak@sanmarko.eus

GARBIGUNERA ZER ERAMAN DAITEKE

  1. Etxeetan obra txikiak egin ondoren sortutako eraikuntza-hondakinak eta obra-hondarrak, uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik.
  2. Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, poliestirenoa.
  3. Birziklagarriak ez diren plastikoak: pertsianak…
  4. Tamaina handiko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak….
  5. Metalak eta txatarra.
  6. Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak.
  7. Egurra: paletak, altzariak, kaxak, oholtzak…
  8. Beira laua: kristala.
  9. Kartoizko bilgarriak.
  10. Auto eta motorren pneumatikoak, hagun edo metalezko zatietatik bereiziak.
  11. Aparatu elektriko eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak…
  12. Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak.
  13. Jostailuak
  14. Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxian).
  15. Metagailuak: auto-bateriak eta metagailuak orokorrean.
  16. Fluoreszenteak eta lanparak.
  17. Inprimagailuetako tonerren karkasak.
  18. CDak eta DVDak.
  19. Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxian).
  20. Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak…


    ZER EZIN DA ERAMAN

  21. Hondakin organikoak
  22. Gremioek eta beste ekoizle batzuek sortutako hondakinak. San Markoko zabortegian halako hondakin-motetarako garbigune espezializatua dago.
  23. Hondakinak eramateko bolumenari eta pisuari dagokionez muga dago: pertsonako eta asteko ezin dira 2 m3 eta 250 kg baino gehiago eraman; 500 kg. eskonbroa. Bakarrik 3.500 kilotik beherako gehieneko pisu baimendua (GPB) duten ibilgailuek deskargatu ahal izango dituzte hondakinak.