2020/06/18 18:30

Bilerak

Herri biltzarra: "Usurbilgo etorkizuna erraustegiaren eraginez: erabakiak"

Herri biltzarra: "Usurbilgo etorkizuna erraustegiaren eraginez: erabakiak"
Usurbilgo frontoia, Usurbil

Ordua: 18:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: "Bagenuen kezkatzeko arrazoi nahikorik, baina Zaldibarren gertatutakoak eta erraustegiaren azken istripuak alarma guztiak piztu ditu. Susmo txarrenak baieztatzen ari dira eta ez badugu ekiditzen Zubietan edozein hondakin, baita toxikoak, industrialak eta arriskutsuak erreko dituzte... 

...Osasunaren ikuspegitik onartezina. Ezin dugu onartu gure haur, nerabe, emakume haurdun, gaixoak eta adineko herritarrak (populazio kaltebera) eta populazio ororen osasuna arriskuan jartzea. Ezin dugu onartu gure ama-lurra eta ingurumena metal astunez, dioxinaz eta bestelako Kutsagai Organiko Iraunkorrez kutsatzea. Ezin dugu onartu gure herria jendez hustutzea eta ekonomikoki zein urbanistikoki desertizatzea. Hori baita gertatuko dena erraustegia martxan jartzen den unetik aurrera. Usurbilek jasango dituen kalteak ez dira beraz soilik osasunari eta ingurumenari dagozkionak  izango, bestelakoak ere jasoko ditu: ekonomikoak, soziologikoak, kulturalak, soziolinguistikoak, eta abar... Alegia, gure herriaren izaera, izana eta etorkizuna da jokoan duguna...

Antolatu gaitezen eta elkarrekin erabaki eman beharreko pausuak. Asanblada ahalik eta zabalena antolatu dezagun eman beharreko erantzuna eztabaidatu eta erabakitzeko. Gazte, jubilatu, kirol eta kultura elkarteak, ingurumen eta osasun arloko eragile,  irakaskuntzakoak, dendariak,...".

Oharra: osasun segurtasunerako neurriak hartuko dira.
Deitzailea: Usurbilgo Larrialdi Mahaia.