#U12

Hauteskundeetako mahaikideak hautatzeko ezohiko udalbatzarra gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 16a, 08:00

Uztailaren 12ko EAE-ko hauteskunde egunez, hauteslekuetan lan egitea egokituko zaie hainbat herritarrei. Zozketa bidez erabakiko du Udalak, astearte honetarako, ekainaren 16rako goizeko 9:00etan deitu duen ezohiko udalbatzarrean. Covid19-ak baldintzaturiko bozketa eguna izango dugu uztailaren 12koa. Bozkatzeko zenbait mahai lekuz aldatuko dituzte.

EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituak daude uztailaren 12rako. Hauteslekuetan ohi bezala herritarrak ariko dira lanean egun osoz; lehendakari, bokal eta ordezkoak betiko legez, zozketa bidez hautatuko dira. Zozketa eguna finkatu du Usurbilgo Udalak; astearte honetan, ekainaren 16rako ezohiko udalbatzarra deitu du goizeko 9:00etan. 

Zereginotarako duten programa informatikoak guztira 72 herritar hautatuko ditu ausaz; 8 lehendakari, 16 bokal, eta haietako bakoitzarentzat bina ordezko. Zozketa egin bezain laster, hurrengo egunetan, udaltzaingoaren bidez helduko zaio jakinarazpena, mahaikide gisa hautatua izan den herritarrari.

Gogoan izango duzue, izatez hauteskundeok apirilaren 5erako deituak zeudela. Covid19-ak eragindako osasun krisialdiak ordea hitzordu hura bertan behera uztera behartu zuen. Lehendakariak erabaki hura hartu aurretik ordea hainbat prestaketa lan bideratuak zeuden; besteak beste, egun hartarako hauteslekuetan lan egiteko mahaikideen zozketa egina zuen Udalak. Baina bistan denez, datorren asteartean egingo den ezohiko udalbatzarrarekin, "apirilaren 5eko hauteskunde mahaietarako egindako izendapenak baliorik gabe geratu dira". 

Bi hautesleku berri
Zozketa honetan aukeratuak izango diren herritarrek ezohiko hauteskunde eguna biziko dute. Ez soilik lan egitea egokituko zaielako, covid19ak eragindako osasun krisialdiaren testuinguru ezberdin honetan, hainbat prebentzio neurri hartu beharko direlako. Segurtasuna bermatze aldera, zenbait aldaketa izango dira uztailaren 12an. Besteak beste hauteslekuetan. 

Duela aste gutxi Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturikoa berretsi du Usurbilgo Udalak; uztailaren 12an non bozkatu ahalko dugun. Dakizuenez herri erdigunean eta auzoetan kokatzen dira hauteslekuak halako deialdietan. 

EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeotan ere hala izango da, baina aldaketekin; "Koronabirusaren ondorioz, eta segurtasun neurriak ahalik eta ondoen betetze aldera, hauteslekuetan bi aldaketa egin dira", zehaztu du Usurbilgo Udalak. 

Batetik, Udarregi Ikastolan egokitu ohi izan diren hiru mahaiak Oiardo Kiroldegira lekuz aldatuko dituzte. Bestalde, "Aginagako eskola txikiko geletako bat erabili beharrean, psikomotrizitate gela erabiliko da (frontoi aldetik sartuta, ezkerreko gela)", ohartarazi du Udalak.

Gainerakoan, orain arte bezala, bi hauteskunde mahai Kalezarko Haur Eskolan osatuko dira, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta beste bi Zubietan. Zubieta bi mahai, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA 9

USURBIL

1

1

 

B

JZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)

HAUTESKUNDEEI BEGIRAKO EGUTEGIA
-Maiatzak 19: hauteskundeen deialdi ofiziala.
-Maiatzak 19-uztailak 2: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correoseko bulegoan (atzerrian modu iraunkorrean bizi direnek ekainaren 13ra arte).
-Ekainak 1: hautagaien baieztapen ofiziala.
-Ekainak 13-17: bozketarako mahaiak osatuko dituzten lehendakari, bokal eta ordezkoak hautatzeko Udaletako zozketak.
-Ekainak 14-20: bozketa mahaietarako hautaturiko herritarrei jakinarazpenak.
-Ekainak 22-uztailak 10 (14:00): posta bidez bozkatzeko aukera.
-Ekainak 26-uztailak 10: hauteskunde kanpaina.
-Uztailak 11: hausnarketa eguna.
-Uztailak 12: hauteskunde eguna.
-Abuztuaren 1a baino lehen: hautetsien izendapena.